Andra Maria Zuriaren baseliza Lanteno herriaren kanpoaldean dago, eta, bertan, izen bereko jai jendetsua ospatzen da abuztuaren seian. Bertara, Lantenoko eta inguruko herrietako erromesak joaten dira.
Jaia Santutegian meza egitearekin hasten da eta ondoren aurreskua dantzatzen da; horrela egiten da duela 100 urte baino gehiagotik. Dantza honen berezitasuna herriko neska eta emakumeek egiten dutela da.
Gorobel mendilerroan, San Vítores artzainak omentzeko beste festa eta bilera egun bat da. Iraileko lehen larunbatean bazkari herrikoia, jolasak eta sokatira ere bai Aroko Atakatik hurbil dagoen harrizko aldarearen inguruan.
San Isidro egunean Arespalditzan egiten den ganadu lehiaketa probintziala, San Prudentzion egiten den haurren danborrada edo Menoion irailaren 8an egiten den Etxaurreneko erromeria dira Aiarako jendearentzat ezinbestekoak diren beste hitzordu batzuk.